Aldarte

Facebook
Twitter
Youtube

nor gara

NOR GARA??

ALDARTE elkarteak 1994ko otsailaz geroztik sexu- eta genero- aniztasunaren esparruan egiten du lan. LGTBI1 kolektiboak jasaten duen tolerantzia ezak eta aurreiritzi sozialek sortzen dituzten arazoei konponbide positiboak bilatu nahi dizkiogu. Horretarako, arreta, heziketa eta sentikortasun errekurtsoak martxan jartzen ditugu eta jendarteari eskaintzen dizkiogu.

GURE LANAK HAINBAT ILDO NAGUSI DITU:

–  Sexu- eta genero-aniztasuna: jendarte parekide baten aldeko apustua egiten dugu, non sexualitatea, gorputzak eta generoak bizitzeko moduengatik inongo bazterketarik ez dagoen. Pertsona guztiekiko errespetuak printzipio gidaria izan behar du.
–  LGTBIfobia errotik desagerraraztea genero marko batetik eta ikuspuntu feministatik.
–  Giza Eskubideen defentsa ikuspuntu ez bitar eta heteroarautu batetik.

Gure helburuak:

–  Zaurgarritasun egoeran dauden LGTBI pertsonen bizi kalitatea hobetzea.
–  Edozein espaziotan, ondorio negatiboak izateko arriskurik gabe, LGTBI pertsonen ikusgarritasuna ahalbidetzea.
–  Sexualitateak eta pertsonen generoekiko jendartean dauden aurreiritzizko jarrerak aldatzea ahalbidetzen duten heziketa ekintzak bultzatzea eta beharrezkoak diren instrumentuak erraztea.
–  Gure jendartean sexu- eta genero-aniztasunaren onarpen sozialean oinarrizko aldaketak posible egiten dituzten sentikortasun kanpainak egitea.